2010/10/27

Google Docs eta Bloga

Jarduera honetan landuko duguna zera da, Google Docs dokumentu biltegi moduan nola erabili, eta gure blogean nola argitaratu GoogleDocs-en dudan dokumentua.

Honetarako egin beharko duzuena:
  1. Ordenagailuen osagaiei buruzko testu dokumentua GoogleDocs-era igo (zuen erabiltzaile/pasahitzarekin logeatu). Google Docs-en UPLOAD aukera bilatu eta bertan sakatuz gure zerbitzarian dugun dokumentua interneteko GoogleDocs zerbitzura igoko dugu.
  2. Gure dokumentua GoogleDocs-en dugunean, dokumentuaren URL-a edo web-erako helbidea bilatu behar dugu. SHARE auekra bilatu honetarako.
  3. Behin dokumentuaren URL-a dudanean, nire blogera joango naiz, sarrera berri bat sortu eta bertan URL hau jarriko dut (zer den azalpen txiki batean esanez)

No hay comentarios: