2011/06/02

HTML .Web gunea

Bikote bakoitzak  IZENAK_WEB GUNEA izeneko karpeta bat sortuko du. Bertan bikotearen web gunearen orri/irudi eta beharrezko guztia gordeko duzue.
Web gunearen hasiera orria index.html izeneko web orri bat izango da. Ondoren hasiera orri honetatk 4-5 orri ezberdinetara loturak egingo ditugu. Orri hauek izendatzeko weborria1.html, weborria2.html, weborria3.html.... izenak erabili.
Hasiera orrian, edukiak antolatzeko taula bat sortuko duzue, ertzik gabekoa, eta eduki guztiak bertan antolatuko dituzue. Klasean zeatuko da hua nola egin.

2011/05/31

Aldizkari digitala 2011 06 01 lana


Atzoko saioan egin beharrekoa bukatu:
  1. SCRIBUS programarekin egindako aldizkariaren lehen bertsioa PDF formatura pasa.
  2. ISUU webgunean zintzilikatu aldizkari digitala ( PDF formatuan).
  3. Blogean sortu sarrera berri bat eta bertan txertatu: GDOCS-en egindako aldizkariaren dokumentura lotura, ISUU-n zintzilikatutako PDF-ra lotura.
Bukatu duenak:

PUZZLEMAKER web gunean sartu eta denbora pasa ezberdinak asmatu ( 3 edo 4).
Denbora pasa bat egiten duzuenean, aldizkari digitalean gehituko duzue. Horretarako:
  1. "Imprimir Pantalla" aukerarekin, pantallan ikusten duzuena irudi bezala Painten itsatsiko duzue ( egiten ez badakizue, bilatu Google-en, "como imprimir pantalla", ea zer aurkitzen duzuen).
  2. Zuen denborapasa, irudi moduan duzuenea, txertatu GoogleDocs-eko aldizkarian eta baita SCRIBUS-ekoan ere. Ondoren berriro PDF-ra pasa igo GoogleDocs-era, PDF formatuan.

2011/05/19

HTML KODEA 1

Emandako adibidean  hurrengo moldaketak egingo ditugu:

  • Izenburu guztiak izki handiz jarri
  • Ezker aldean dagen menuan, Azala, Albisteak, Komunitatea, Aldaketa Berriak jartzen duen tokietan: SARRERA, BERRIAK, LAN TALDEA, AZKEN ALDAKETAK idatziko dugu.
  • Web orriaren izenburua HTML, Wikipedia Enziklopedia askea izan ordez, HTML, Kodearen moldaketak izenburua jarriko diogu. Horretarako title etiketa bilatuko dugu. 
  •  Orriaren ezker aldean, munduko hizkuntzen zerrenda luze bat dago. Menu horretan hizkuntza bakarra utziko dugu, horretarako kode lerro batzuk, aurkitu ondoren, ezabatu egin beharko ditugu ( KONTUZ EZABATZERAKOAN!!!! )
     
  • Idatzi testu labur bat, klasean zeazten zaizun tokian ( bertan zuen buruaren aurkezpen txiki bat idatzi)
  • Bilatu web orrian, HTML kodearen asmatzailearen izena, zuen izena jarri, eta izenean klikatzerakoan zuen blogera joateko lotura edo hiperesteka bat txertatu.
  • Egin web orriko testu ezberdinei kolore aldaketak.

    2011/05/10

    Aldizkari digitala. NOTAK

    Maiatzaren 24-an talde bakoitzaren nota:

    Amaia,Jaione, Paula: NAHIKO
    Iraia, Saioa, Itxaso: NAHIKO
    Laura, Lorena, Maite: GUTXI
    Amaia, Naia, Itziar: GUTXI
    Iurgi, Ibai, Egoitz: GUTXI
    Iñigo, Mikel, Xabier: GUTXI
    Nerea. Miren, Jon: NAHIKO
    Garat, Asier: NAHIKO

    2011/04/13

    Aldizkari digitala. Orain arte egin beharrekoa

    Hau da,  2011/04/11ko saio amaieran gutxienez eginda izan behar duzuena.
    1. Gaiak eta informazioa lortzeko kontaktuak zein izango diren zehaztu. Amaiari emailez bidali.
    2. Gai bakoitzeko fitxa bat sortu, eskatutako zehaztapenak idatziz.
    3. Gai bakoitzeko dokumentu bat sortu, 1.GAIA, 2.GAIA, 3.GAIA .... izenekin eta gai bakoitzari buruzko sarrera bat egin. Gaiaren arduraduna zein ziango den adierazi.Lortzen duzuen informazioa dokumentu honetan biltzen joan.  
    4. Google Docs: taldekideen artean ( eta Amaiarekin)  konpartituako karpeta bat sortu eta sortutako dokumentu guztiak bertan gorde.

    2011/04/12

    Ikastolari buruzko artikuluak egunkarian

    Hemen dituzue aurreko ostegunean Diario de Noticias egunkarian argitaratutako ikastolari buruzko 4 artikulo.

    Irakurri

    2011/04/05

    Aldizkari digitala

    Aldizkari digitalarekin lanean hasteko beharrezko fitxak

    Sarrera

    1.fitxa

    2.fitxa

    2011/03/29

    Informazio kantitatea eta fitxategi motak. ONDORIOAK

    Informazio kantitatea eta fitxategi motekin amaitzeko, zuen blogean bi sarrera idatziko dituzue gaurko saioan.

    • Lehenengo sarrera:  hurrengo galderei erantzun. Galderak ez idatzi, erantzunen baitan egon daitezela. Sarrerari jarri izenburu esanguratsu bat.
    1. Lanean ari zaren ordenagailuak ze kapazitateko disko gogorra du? Gaur egungo ordenagailu berri batekin konparatu eta esan zenbat handiagoa edo txikiagoa den. ( Zeaztu konapratutako bi ordenagailuen marka eta modeloak).
    2. Lanean ari zaren ordenagailuak ze RAM memoria du? Gaur egungo ordenagailu berri batekin konparatu eta esan zenbat handiagoa edo txikiagoa den. ( Zeaztu konapratutako bi ordenagailuen marka eta modeloak).
    • Bukatzeko idatzi beste sarrera batean, fitxategi motei buruz egindako ariketekin ( 7,8,9,10,11) aterako zenituzken ondorioak ( fitxategi, luzapen, programa eta formatu hitzak agertu behar dira gutxienez ondorioan).

    2011/03/22

    Unitate aldatzaileak

    Sortu  B,KB,MB eta GB unitateen arteko aldaketak egiteko baliogarri izango litzatekkeen kalkulu orri bat. Hau da, 4 unitateetako batean balore bat dakigunean,. automatikoki beste edozeinetara aldaketa egiteko balioko diguna.

    2011/03/15

    Informazio kantitatea eta fitxategi motak

    Hurrengo dokumentuan duzue informazio digital kantitatea eta fitxategi motak lantzeko egingo duzuen fitxa. Deskargatu, bakoitzak zuen Google Docs-era igo eta irakaslearekin konpartitutako Informatika karpetan sartu.

    Ariketa deskargatzeko

    2011/02/23

    Informazio bilaketak Interneten


    Interneten nabigatzen dugunean dagoen informazio guztia nola ulertzen dugun aztertuko dugu hurrengo ariketekin.

    Joan hurrengo estekara, eta bertan dauden jarduerak egingo dituzue.    Hipertestuen irakurketa

    Erantzunak hurrengo estekan dagoen dokumentuan idatzi:   Erantzun orria

    2.EBALUAKETA - AZTERKETAREN ZUZENKETA

    Deskargatu beheko taula, eta bete zuri egokitutako kidearen zuzenketarekin. Ondoren bidali posta elektronikoz aarrieta@sanferminikastola.org helbidera.





    Bete beharreko taula

    2011/01/26

    NABIGATU EUSKARAZ EDOZEIN NABIGATZAILEREKIN

     Nabigazio-hizkuntza konfiguratzeko laguntza

     Konfiguratu ezazu zure nabigazio-hizkuntza eta jarri ezazu euskaraz






    URTARRILAREN 26 ASTEAZKENA_ LANA

    • Google Docs-en, erabiltzaile bakoitzak INFORMATIKA izeneko karpeta bat sortu eta honen barruan EXCEL izenekoa. Amaitutako Excel ariketa guztiak karpeta honetara igo.(batzuek egina duzue)
    • INFORMATIKA karpeta konpartitu aarrieta@sanferminikastola.org erabiltzailearekin. (batzuek egina duzue)
    • Aurreko sarreran agertzen diren exceleko 5 ariketak bukatu. 

    2011/01/18

    EXCEL ARIKETAK

    Hemen dituzue Excelekin egiteko lehenengo 5 ariketak:

    1.Ariketa

    2.Ariketa

    3.Ariketa

    4.ariketa 

    5.ariketa 

    6.ariketa

    Gogoratu bukatu ondoren GoogleDocs-era igo behar dituzuela.