2011/03/29

Informazio kantitatea eta fitxategi motak. ONDORIOAK

Informazio kantitatea eta fitxategi motekin amaitzeko, zuen blogean bi sarrera idatziko dituzue gaurko saioan.

  • Lehenengo sarrera:  hurrengo galderei erantzun. Galderak ez idatzi, erantzunen baitan egon daitezela. Sarrerari jarri izenburu esanguratsu bat.
  1. Lanean ari zaren ordenagailuak ze kapazitateko disko gogorra du? Gaur egungo ordenagailu berri batekin konparatu eta esan zenbat handiagoa edo txikiagoa den. ( Zeaztu konapratutako bi ordenagailuen marka eta modeloak).
  2. Lanean ari zaren ordenagailuak ze RAM memoria du? Gaur egungo ordenagailu berri batekin konparatu eta esan zenbat handiagoa edo txikiagoa den. ( Zeaztu konapratutako bi ordenagailuen marka eta modeloak).
  • Bukatzeko idatzi beste sarrera batean, fitxategi motei buruz egindako ariketekin ( 7,8,9,10,11) aterako zenituzken ondorioak ( fitxategi, luzapen, programa eta formatu hitzak agertu behar dira gutxienez ondorioan).

2011/03/22

Unitate aldatzaileak

Sortu  B,KB,MB eta GB unitateen arteko aldaketak egiteko baliogarri izango litzatekkeen kalkulu orri bat. Hau da, 4 unitateetako batean balore bat dakigunean,. automatikoki beste edozeinetara aldaketa egiteko balioko diguna.

2011/03/15

Informazio kantitatea eta fitxategi motak

Hurrengo dokumentuan duzue informazio digital kantitatea eta fitxategi motak lantzeko egingo duzuen fitxa. Deskargatu, bakoitzak zuen Google Docs-era igo eta irakaslearekin konpartitutako Informatika karpetan sartu.

Ariketa deskargatzeko