2011/06/02

HTML .Web gunea

Bikote bakoitzak  IZENAK_WEB GUNEA izeneko karpeta bat sortuko du. Bertan bikotearen web gunearen orri/irudi eta beharrezko guztia gordeko duzue.
Web gunearen hasiera orria index.html izeneko web orri bat izango da. Ondoren hasiera orri honetatk 4-5 orri ezberdinetara loturak egingo ditugu. Orri hauek izendatzeko weborria1.html, weborria2.html, weborria3.html.... izenak erabili.
Hasiera orrian, edukiak antolatzeko taula bat sortuko duzue, ertzik gabekoa, eta eduki guztiak bertan antolatuko dituzue. Klasean zeatuko da hua nola egin.

2011/05/31

Aldizkari digitala 2011 06 01 lana


Atzoko saioan egin beharrekoa bukatu:
  1. SCRIBUS programarekin egindako aldizkariaren lehen bertsioa PDF formatura pasa.
  2. ISUU webgunean zintzilikatu aldizkari digitala ( PDF formatuan).
  3. Blogean sortu sarrera berri bat eta bertan txertatu: GDOCS-en egindako aldizkariaren dokumentura lotura, ISUU-n zintzilikatutako PDF-ra lotura.
Bukatu duenak:

PUZZLEMAKER web gunean sartu eta denbora pasa ezberdinak asmatu ( 3 edo 4).
Denbora pasa bat egiten duzuenean, aldizkari digitalean gehituko duzue. Horretarako:
  1. "Imprimir Pantalla" aukerarekin, pantallan ikusten duzuena irudi bezala Painten itsatsiko duzue ( egiten ez badakizue, bilatu Google-en, "como imprimir pantalla", ea zer aurkitzen duzuen).
  2. Zuen denborapasa, irudi moduan duzuenea, txertatu GoogleDocs-eko aldizkarian eta baita SCRIBUS-ekoan ere. Ondoren berriro PDF-ra pasa igo GoogleDocs-era, PDF formatuan.

2011/05/19

HTML KODEA 1

Emandako adibidean  hurrengo moldaketak egingo ditugu:

  • Izenburu guztiak izki handiz jarri
  • Ezker aldean dagen menuan, Azala, Albisteak, Komunitatea, Aldaketa Berriak jartzen duen tokietan: SARRERA, BERRIAK, LAN TALDEA, AZKEN ALDAKETAK idatziko dugu.
  • Web orriaren izenburua HTML, Wikipedia Enziklopedia askea izan ordez, HTML, Kodearen moldaketak izenburua jarriko diogu. Horretarako title etiketa bilatuko dugu. 
  •  Orriaren ezker aldean, munduko hizkuntzen zerrenda luze bat dago. Menu horretan hizkuntza bakarra utziko dugu, horretarako kode lerro batzuk, aurkitu ondoren, ezabatu egin beharko ditugu ( KONTUZ EZABATZERAKOAN!!!! )
     
  • Idatzi testu labur bat, klasean zeazten zaizun tokian ( bertan zuen buruaren aurkezpen txiki bat idatzi)
  • Bilatu web orrian, HTML kodearen asmatzailearen izena, zuen izena jarri, eta izenean klikatzerakoan zuen blogera joateko lotura edo hiperesteka bat txertatu.
  • Egin web orriko testu ezberdinei kolore aldaketak.