2010/10/27

Google Docs eta Bloga

Jarduera honetan landuko duguna zera da, Google Docs dokumentu biltegi moduan nola erabili, eta gure blogean nola argitaratu GoogleDocs-en dudan dokumentua.

Honetarako egin beharko duzuena:
  1. Ordenagailuen osagaiei buruzko testu dokumentua GoogleDocs-era igo (zuen erabiltzaile/pasahitzarekin logeatu). Google Docs-en UPLOAD aukera bilatu eta bertan sakatuz gure zerbitzarian dugun dokumentua interneteko GoogleDocs zerbitzura igoko dugu.
  2. Gure dokumentua GoogleDocs-en dugunean, dokumentuaren URL-a edo web-erako helbidea bilatu behar dugu. SHARE auekra bilatu honetarako.
  3. Behin dokumentuaren URL-a dudanean, nire blogera joango naiz, sarrera berri bat sortu eta bertan URL hau jarriko dut (zer den azalpen txiki batean esanez)

2010/10/22

Bloga hornitzen hasi

Gaurko saioan, sortu duzuen bloga hornitzen eta txukuntzean hasiko zarete. Gutxienez hurrengoa egin beharko duzue:
  1. Euskaratu atalak.
  2. Idatzi zuen aurkezpena, Sarrera batean.
  3. Bigarren sarrera batean bilatu Iruñeako argazki bat eta idatzi argazkiaren deskribapen txiki bat.
  4. Bilatu Nafarroa Oinezeko bideo bat eta txertatu hirugarren sarrera batean.
Bideoak nola txertatu

    2010/10/05

    INFORMATIKA DBH4 ( ORDENAGAILUEN OSAGAIAK)

    Gutxienez hurrengo 8 kontzeptuen definizioak idatzi behar dituzue zuen testu dokumentuan:
    HARDWARE
    SOFTWARE
    SISTEMA ERAGILEA
    RAM MEMORIA
    LINUX
    CPU
    DISKO GOGORRA
    MIKROPROZESATZAILEA

    Hurrengo saioan taldeka zuzenduko ditugu.

    2010/10/04

    INFORMATIKA DBH4 (Ordenagailuen osagaiak)

    Iraileko azken astean, eskema egiteko erabili dituzuen kontzeptuetatik, zuentzat ezezagunak diren 4 kontzeptu aukeratu eta Interneten informazioa bilatuz, irakurriz eta ulertuz, kontzeptu horietako bakoitzaren "definizio" bat pentsatuko duzue. Ondoren zuen hitzekin idatzi, eskema egiteko sortu duzuen dokumentu berdinean. Kopiatu eta Itsatsi egin gabe, kasu honetan informazioa irakurri gabe erabili duzuela suposatuko bait dut.