2010/11/30

GOOGLE DOCS_DOKUMNTUAK KONPARTITZEN (DBH4C)

Postaz dokumentu bat jasoko duzue zuetako batzuk. Klasean esaten zaizuen bikotearekin konpartituko duzue dokumentu hau eta bien artean osatu. Ondoren EMailez bidaliko didazue, 2 bikoteen izenak adieraziz.
Bidaltzen didazuen dokumentuaren izena: DOKUMENTUAK KONPARTITZEN 1
Emailaren gaia : DOKUMNTUAK KONPARTITZEN_ lau erabiltzaileak.

2010/11/26

GOOGLE DOCS_ DOKUMENTUAK KONPARTITZEN (DBH4B)

1. ARIKETA:
  • Atzoko saioan osatzen hasi zineten galdetegia, hurrengo dokumentuan agertzen diren bikotearekin konpartituko duzue, EDITATZEKO baimena emanez. Bikote honek osatu eta zuzenduko du zuek atzo egiten hasitako dokumentua. 
  • Galdetegia konpartitzeko baimen bat jasoko duzue, eta goian esan bezala, beste bikote batek hasitako lana bukatu beharko duzue zuek. Bukatu ondoren, email bat bidaliko didazue niri, zuen bikotearen eta gonbidapena bidali dizuen bikotearen izenak adieraziz, gainera emailean dokumentua txertatuta bidali.. Emailaren GAIA - SUBJECT - ASUNTO= Informatika galdetegia_konpartitua
2.ARIKETA

2010/11/24

AZAROAK 25, OSTEGUNA EGIN BEHARREKO LANA

Bakoitzak zuen posta elektronikoan, mezu bat jasoko zenuten, eta bertan erantsita, testu dokumentu bat,galdetegi batekin. Jeitsi dokumentua, erantzun galderei eta saioa amaieran Google Docs-era igo. Ondoren bidali niri emailez (aarrieta@sanferminikastola.org).

AZAROAK 24- ASTEAZKENA EGITEKO LANA

  1. Mindomon egiten ari zareten eskema bukatu eta blogean lotura jarri. Gogoratu OHARRAK eta IRUDIAK jarri behar direla.
  2. Zuen blogean web lotura interesgarrien atal bat sortu ( Gadget berri bat) eta bertan gutxienez hurrengo loturak: info gelako bloga, ikastolako web orria, zuen posta elektronikora eta Google Docs-era lotura
  3. Bideoak nola txertatu errepasatzeko, bilatu musika talde baten bideoa eta txertatu zuen blogean.

2010/11/02

Web 2.0

Interneten, Web 2.0 kontzeptuaren esanahia bilatu, eta zer den ulertu duzuenean, blogean idatziko duzue azalpen txiki bat (sarrera berri batean).

Ondoren, Google Docs-ek aurkezpenak sortzeko duen aukera erabiliz, aipatutako Web 2.0 -ren inguruko aurkezpen bat sortuko duzue. Bertan azalpen txiki batez gain, Web 2.0-ren baitan aipatzen diren zerbitzuetatik 5 aukeratu eta aurkezpenean azaldu ( zertarako erabiltzen diren, erabiltzailearentzat argibideak....)

Kontzeptuaren azalpena idazteko sortutako blogeko sarreran, aurkezpen honetara lotura bat egingo duzue, aurreko saioan ordenagailuen eskemaren inguruko dokumetnuarekin egin genuen antzera.,